
Aurtengo udan saio berezia proposatzen dugu Iturraran Parketxetik: Ilargi betearen argia aprobetxatuz Baso-Bainua deituriko jarduera berezia burutuko dugu ilunabarrean Iturrarango Lorategi Botanikoan.
Naturan murgilduz, eguneroko erritmo bizia moteltzen laguntzen digun esperientzia sentsoriala da Baso Bainua. Inguruari so egin, laztandu, usaindu, dastatu eta entzun; bost zentzumenak eta naturako elementuak elkarrekin jolasean jarriko ditugu.
Jarduera hau burutuzeko behar den gauza bakarra erritmo pausatu batean arnasa hartzea, inguruneaz gozatzea eta txunditzeko gaitasunaz oroitzeko nahia izatea da.
Hitzordua irailaren 30an izango da, larunbatarekin, arratsaldeko 19:30etan Iturraran Parketxean.
Prezioa helduentzat 7 euro eta haurrentzak 5 eurokoa da.
INFORMAZIO GEHIAGORAKO ETA IZENA EMATEKO:
iturraran@gipuzkoanatura.eus
943835389