Atzealdea Bedaio: ortzimugaraino doan paisaia
Aralarko mendizerra betidanik izan da askotariko jendearen elkargune: ikazkinak, abeltzainak… eta azken urteetan mendizaleak. Hala ere, sekretu eta ezkutuko leku asko gordetzen jarraitzen ditu.
Adibide paregabea,Balerdimendiaren azpian gordetzen den Bedaio auzoa da.
Tolosako auzo honetan mendi ibilbide apartak egiteko aukera dago. Besteak beste, Gipuzkoako Parketxe Sareak hurrengo larunbaterako (abuztuak 8) proposatutakoa.
Bedaiotik bertatik abiatuta Zarateko leporaino igoko da taldea, Nafarroako mugatik berriz ere Bedaiora jaisteko. Tartean, bertako baserri ikusgarriak, kontrabandisten bideak eta landa paisaia izango dira hizpide.
Hitzordua goizeko 10:00etan izango da Bedaioko plazan eta ibilbideak 7 kilometro inguruditu. Horregatik, mendiko arropa, ura eta hamaiketakoa eramatea gomendatzen da.
Amaieran, nahiduenak Bedaion bertan bazkaltzeko aukera izango du. Horretarako, ABAETXE jatetxean aurretik erreserba egitea beharrezkoa da (943650234).
Ibilbiderako izena ematea derrigorrezkoa da eta plaza mugatuak izango dira. Gainera, Covid-19 osasun-prebentziorako neurriak hartuko dira: Talde txikian ibiliko gara, segurtasun-distantziak mantenduz, eskuak garbitzeko gel hidroalkoholikoa eramango dugu eta musukoa (maskarila) norberak eraman beharko du.
INFORMAZIO GEHIAGORAKO ETA IZENA EMATEKO:
barandiaran@gipuzkoanatura.eus
943180335 / 688895069
www.gipuzkoanatura.eus