Erakusleak

 

Mundu guztiko landare bildumak erakusgarri izando dira Landare Berezien 19. Azokan

Kontinente guztietako landare eta loreak ezagutu eta erosteko aukera paregabea eskainiko du beste behin Iturrarango Landare Berezien Azokak apirilaren 29an eta 30ean egingo den 19. edizioan. 

Edizio honetan, Frantzia, Espainia eta Euskal Herriko 50 mintegik beren aleak ikusgai eta salgai jarriko dituzte Iturrarango Lorategi Botanikoan. Landare asko gure artean ezezagunak badira ere, arazorik gabe lorategietan edo etxeko leihoetan zaindu ditzakegun lore eta landareak aurkitu ahalko dituzte norbanako zein bildumagileek.

 

 

Begonias y más

Begonias y más logo

Rafael Pulido

Cueva del Gato 16, Torremolinos, Malaga

contacta@begoniasymas.com

0034624640449

Espezialitatea

Bildumako begoniak eta terrariumeko landareak

Historia

Landare berezien bildumak, ugalketak eta mantentze-lanak egiten dituen taldea gara. Begonia genero askotarikoaren aldeko apustua egiten dugu, orkideak eta beste landare tropikal batzuk ere lantzen ditugun arren. Begoniasymás-en taldea biologo batek (landare-ehunen in vitro hazkuntzan espezializatua) eta landereen aniztasunean espezializatutako ingurumen-biologo batek osatzen dute. Hauek, beraien afizioa landare apaingarriaren mundura bideratu eta Begoniasymás proiektua sortzea erabaki zuten.
 

Multimedia