Atzealdea Behatu sai arreak Arditurrin

2024 / 07 / 12
Behatu sai arreak Arditurrin

Irteera gidatua Aiako harrian habiak egiten dituzten hegazti sarraskijaleen bizimodua eta ohiturak hobeto ezagutzeko. Arditurri parketxean sai arreen inguruko solasaldi bat egingo da lehenik bertako hezitzaileen eskutik, eta ondoren, ibilaldi motz bat egin eta hegazti hauek teleskopio bidez ikusteko aukera izango dugu.

Hitzaldia 10:30etan hasiko da, eta ondoren, 11:30ak aldera ibilaldia egingo da. Bisita egunean bertan, prismatikoak eramatea gomendatzen da.