Atzealdea Bisita gidatua Errotatxora eta TALO TAILERRA!

2023 / 04 / 15
TALO

Euskal Herrian urte luzez jan den elikagaia izan da taloa. Herri guztietan izaten zen bertako errota, eta bakoitzak bere baratzan ekoitzitako artoa hartu, errotara eraman eta bertan bihurtzen zuen irin. 

Ura eta gatza gehituta bihurtzen da irina bola biguin eta xuabe, eta horrekin kolpe kolpeka egiten da taloa, sutan buelta eta buelta eginda berotzen dena. 

Esperientzia osoa bizitzeko aukera dugu Ataunen asteburu honetan. Errotatxon bisita gidatua egin, artoa nola ehotzen den ikusi eta ondoren talo goxo bana egin eta dastatuko dugu! Zatoz!

 

Izena aldez aurretik ematea ezinbestekoa da. Taloa txokolatearekin betetzen dugu. 

Izena emateko: barandiaran@gipuzkoanatura.eus 

943180335