Erakusleak

 

Mundu guztiko landare bildumak erakusgarri izando dira Landare Berezien 18. Azokan

Kontinente guztietako landare eta loreak ezagutu eta erosteko aukera paregabea eskainiko du beste behin Iturrarango Landare Berezien Azokak apirilaren 24an eta 25ean egingo den 18. edizioan. Aurten, azoka birtuala izanik, landare berezi hauek erosteko aukera urte guztian zehar izango da. 

Edizio honetan, Frantzia, Espainia eta Euskal Herriko 50 mintegik beren aleak ikusgai eta salgai jarriko dituzte online. Landare asko gure artean ezezagunak badira ere, arazorik gabe lorategietan edo etxeko leihoetan zaindu ditzakegun lore eta landareak aurkitu ahalko dituzte norbanako zein bildumagileek.



 

 

BiteMe Plants

BiteMe Plants

Asua-Erandio, Bizkaia

Kike Florit

spirophycus@gmail.com

00 34 616 17 87 98

Espezialitatea

Landare haragijaleak

Historia

Zuk landare berezi hauen landaketaz goza dezazun, kalitate handiko aleak ekoizten saiatzen gara. Ausartu zaitez!

Gure landare guztiak baldintza artifizialetan ekoitzi eta zabaldu dira, eta ez dira inoiz beren ingurune naturaletik bildu.

Mundu guztiko landare haragijaleen generoaren ordezkaritza zabala eskaintzen dugu eta urtez urte gure katalogoa handitzen saiatzen gara. Landare indartsuak eta kalitatezkoak ditugu.

Zergatik

Txikitatik liluratu naute landare haragijaleek. Landare haragijaleak elikagai gutxiko inguruneetan hazten dira, eta horregatik intsektuak harrapatu eta haien bidez elikagaiak lortzeko moduan eboluzionatu dira.

Barietateak

Sarraceniak, Dionaeak, Cephalotuak, Drosophyllum, Nepenthes, Droserak.

Beste azokak

Bizkaiko Bost Kontinenteetako Landare Azokan.

Multimedia