Erakusleak
Mundu guztiko landare bildumak erakusgarri izando dira Landare Berezien 20. Azokan
Kontinente guztietako landare eta loreak ezagutu eta erosteko aukera paregabea eskainiko du beste behin Iturrarango Landare Berezien Azokak apirilaren 27an eta 28an egingo den 20. edizioan.
Edizio honetan, Frantzia, Espainia eta Euskal Herriko 50 mintegik beren aleak ikusgai eta salgai jarriko dituzte Iturrarango Lorategi Botanikoan. Landare asko gure artean ezezagunak badira ere, arazorik gabe lorategietan edo etxeko leihoetan zaindu ditzakegun lore eta landareak aurkitu ahalko dituzte norbanako zein bildumagileek.
Atzealdea Blasenea
Iratxe Manzisidor / Iban Zabalza
20800 Zarautz, Gipuzkoa, Espainia
blasenea@yahoo.es
00 34 625 70 58 57
Historia
2006. urtean Blasenea martxan jarri zen arte, ez zegoen E.A.E-n mintegi "garbi" bat eskatzen zuten ekoizle ekologiko, partikular eta baratzezain amateurrentzat beharrezko landare materiala hornitzeko baratze-mintegi ekoizpenean jarduten zen enpresarik.
Gure proiektuak hutsune hau betetzeko helburua zuen eta dauka, bere osotasunean barazki ekologikoen mintegi ekoizpenari zuzenduriko lehen empresa sortuz, gure komunitate eta komunitate mugakideen ekoizleei hornitzaile zerbitzua eman ahal izateko eta baratza ekoizle txikiei eta amateurrek dauzkaten eskaerak estaltzeko ere.
Zergatik
Ingurumenaren ikuspuntutik proiektu honek, biodibertsitatearen mantenuan funtsezkoak diren barietate tradizionalen beharrezko berreskuratzea du helburu. Honen balioa bere murrizketak baliabideen eta etorkizuneko beharrei erantzuteko aukera posibleen murrizketa esan nahi duelaren ideian oinarritzen da, gizakien eta lur-biziaren etorkizunerako kontserbazioan beharrezko baldintzak izanik. Gaur egun nekazaritza emankor eta intentsiboaren eboluzioarekin, haziak, lurra, ura eta haizea bezain inportanteak, intsumo bat gehiagotan bihurtu dira eta beraren inguruan hainbesteko interesa dago, nekazariek ia beraien haziak gorde eta lantzeko gaitasuna galdu dutela. Modelo honetan, barietare tradizionalen haziak aukeraketa hibridoengatik aldatuak izan dira, beharrezko dibertsitate aldaera arrisku larrian jarriaz.
Horrela jaio zen Blasenea, nekazaritza ekologiko batean sinetsi eta apustu egiten duen mintegi familiarra, adeitsua inguru, kalitate eta elikagaien ezaugarri nutritiboekin eta aniztasunaren aldekoa.
Barietateak
Gure katalogoaren barruan espezie eta barietate aukera zabala aurkitu ahal izango duzue; mintegian guztien stock bat dugu, denboraldiaren arabera noski (begiratu egutegia). Dena den kantitate handien kasuan, beharrezkoa da aurrez enkargatzea (ze kantitate eta noizko) eta prestatu eta erreserbatu ahal izango dizkizuegu.
Ereintza kartara egiteko aukera ere eskaintzen dizuegu, hau da, barietate konkretu bat interesatzen bazaizue, independenteki katalogoan agertu ala ez eta garai konkretu baterako, baita formatu konkretu bat nahi izanez gero ere, prestatu ahal izango dizuegu.
LANDAREAK
- Baratze-mintegia
- Mintegi eta Landare Usaintsu eta Sendagarriak
- Baratze Exotikoen mintegia
- Basa-fruitu landarea
HAZIAK, LANDARE-OSASUNERAKOAK ETA SUBSTRATUAK
Beste azokak
Ikus ezazu non aurki ditzakezun gure produktuak:
Blasenea Mintegi Ekologikoa
Barrio Elkano 803
20800 ZARAUTZ (Gipuzkoa)
Mintegira iristeko jakin beharrekoak: Zarauzko hilerrira iritsi; bertan Mintegiko kartel bat dago. Kartelak adierazitako bidea jarraitu ez eskuinera, ez ezkerrera desbideratu gabe; hilerritik 2Km-tara gaude, bide bazterrean San Blas ermitaren ondoan.
Urte osoan zehar, asteartero, dendetara banaketa egiten dugu.
- Oriamendi (Donostia)
- Endanea (Hondarribia)
- Nekazaritza Produktuak (Hondarribia)
- Goierriko Nekazal Produktuak (Ordizia)
- Gurdi Kooperatiba Elkartea (Anoeta)
- Cooperativa Usurbil (Usurbil)
- Zufiria anaiak (Zarautz)
- Urtinea Lorategia (Usurbil)