Erakusleak

 

Mundu guztiko landare bildumak erakusgarri izando dira Landare Berezien 18. Azokan

Kontinente guztietako landare eta loreak ezagutu eta erosteko aukera paregabea eskainiko du beste behin Iturrarango Landare Berezien Azokak apirilaren 23an eta 24ean egingo den 18. edizioan. 

Edizio honetan, Frantzia, Espainia eta Euskal Herriko 47 mintegik beren aleak ikusgai eta salgai jarriko dituzte Iturrarango Lorategi Botanikoan. Landare asko gure artean ezezagunak badira ere, arazorik gabe lorategietan edo etxeko leihoetan zaindu ditzakegun lore eta landareak aurkitu ahalko dituzte norbanako zein bildumagileek.

 

 

Cactus Islaya

cactus islaya

Juantxo Pollacino

Plaza Morales Oliver nº2, 1ºderecha, 20110, Pasajes san Pedro, Gipuzkoa

islayacactus@gmail.com

00 34 699 90 52 11

Espezialitatea

Haworthia eta Aloes espezieak eta hibridoak

Historia

Haztegia espezializatzeko beharretik sortu zen. Tokiko gainerako ekoizleetatik desberdina izateko eta ekoizpenean autonomia eta autosufizientzia lortzeko helburuarekin.

Zergatik

Etengabe landare natural eta hibridoen barietate berriak bilatu eta aurkitzeko jakin-minagatik bihurtu nintzen bildumagile. Baita ama-landarean oinarritutako landareen ekoizpenean autosufiziente izateko helburuarekin ere.


Bilduma landare batek errentagarritasun komertzial hutsak baino askoz interes handiagoa du. Jakin-mina pizten du eta zaletasuna, bilaketa, ikerketa eta abar elikatzen ditu.

Barietateak

Landare arraroenak:

Hawortia maughanii Aurora, Hawortia maughanii Murasaki Z1, Haworthia truncata Genbu, Haworthia atrofusca mutant Water Melon, Haworthia picta Pandora, Aloe castilloniae, Gasteria rawlinsonii.

Nire gustokoenak: jatorrizko hibridazio-hazietatik sortutako haworthiak eta aloeak.

Beste azokak

  • Dekolore Elkarteak antolatutako lore eta landareen tokiko azokak.
  • Segurako Lore eta Landareen Udaberriko Azoka.
  • Iturrarango Landare Azoka.
  • Gueñesko Landare Azoka.
  • Chesteko Kaktusen eta Zaporetsuen Kongresua.
  • Madrilgo Kaktusen eta Landare Zaporetsuen Nazioarteko Erakusketa.
  • Bost Kontinenteetako Landareen Azoka. EHUko Arboretuma. Bilbo.

Multimedia