Erakusleak

 

Mundu guztiko landare bildumak erakusgarri izando dira Landare Berezien 20. Azokan

Kontinente guztietako landare eta loreak ezagutu eta erosteko aukera paregabea eskainiko du beste behin Iturrarango Landare Berezien Azokak apirilaren 27an eta 28an egingo den 20. edizioan. 

Edizio honetan, Frantzia, Espainia eta Euskal Herriko 50 mintegik beren aleak ikusgai eta salgai jarriko dituzte Iturrarango Lorategi Botanikoan. Landare asko gure artean ezezagunak badira ere, arazorik gabe lorategietan edo etxeko leihoetan zaindu ditzakegun lore eta landareak aurkitu ahalko dituzte norbanako zein bildumagileek.

 

 

Atzealdea Dorchain paysages miniatures

Dorchain paysages miniatures

Philippe Dorchain

Le piton, 31360 Laffite-Toupière, Francia

philippe.dorchain@orange.fr

00 33 561 906 291

Espezialitatea

Landareekin egindako miniaturazko paisaiak

Historia

Mintegizalea, landareen arkitektoa, alkimista edo aztia, nor da Philippe Dorchain? Laffite Toupière-n kokatuta duen bere negutegian dituen milaka landare-espeziez maiteminduta dagoen gizon librea besterik ez da.

Philippe Dorchain han kokatu da urte hauetan bere mirari txikiekin: landare arraro eta ederrak.

"Nire amak sartu zidan zaletasun eder honen birusa, bera ere landare bildumagilea zen", azaltzen du Philippe Dorchainek. Baina mintegizalea izan aurretik, dozena bat lanbide desberdinetan lan egin zuen.

Berak dioenez, "Landareak ulertzen ditu". 3.000 landare-barietate ditu.

Miniaturazko paisaiak egitea du espezialitate nagusi. Frantzian, efektu harrigarria sortuz, landare arraroak harrizko eskulturetan gehitzen dituen bakarra da: "Miniaturazko herri txikiak egin nituen bonsaiekin eta pre-bonsaiekin hasieran. Paisaia batzuetan, adibidez, Corokia landarea sartu nuen, eta haren loreak koko-usaina du."

Zergatik

Philippe Dorchaini bidaiatzea gustatzen zaio: "Landareak ulertu egiten ditut, ez dut haiekin hitz egin beharrik. Ez naiz liburuekin fidatzen, nire intuizioari jarraitzen diot."

Bere trebezia, pazientzia handiz, paisaia harrigarriak eraikitzeko baliatzen du: "Landareen eta harriaren arteko harmonia atsegin dut. Eboluzio-paisaiak egiten ditut. Jendeak erosi eta egokitu egiten ditu. Landare baten bilakaera urte batean edo bitan ikusi behar da."

"Landareekiko grina dut. Ederra da nola hazten diren ikustea, zergatik hazten diren ulertzen saiatzea. Egunero zerbait berria ikasten ari naiz".

Barietateak

Duela 22 urtetik hona, gure ekoizpen guztia gure landare-amen bildumaren adaxketatik egiten dugu. Ez dugu ongarri kimikorik edo pestizidarik erabiltzen.

Multimedia