Atzealdea Egitarau berezia abuztuan Iturraran Parketxean (Pagoeta Natura Parkea, Aia)
Bisita gidatuak, ibilaldi gidatuak, orientazio jolasak eta beste hainbat jarduera berezi egiteko aukera izango du gerturatzen den orok, naturaz gozatzeaz gain. Beti ere, izena eman aurrez!
Bisita gidatuak:
Agorregiko burdinola eta errotak. Ostegunetik igandera, Iturraranetik gertu aurkitzen den altxor hau bisitatzeko aukera izango da. Dohako bisita izan arren, sarrera hartu behar da Iturraranen 11:00ak aurretik.
Ekintza bereziak:
Hona hemen egun jakinetan soilik egingo diren zenbait bisita edo jarduera berezi:
Abuztuaren 5ean Altxorraren bila
Abuztuaren 6, 20 eta 26an Galdutako erlearen bila
Abuztuaren 13 eta 27an Baso bainuak
Abuztuaren 19ean Basoko animalien bila
Beraz, badago zer egin, zer ikusi eta zertaz gozatu gure inguruan.
Informazio gehiagorako eta izena emateko, 943 83 53 89 zenbakira deitu edo iturraran@gipuzkoanatura.eus helbidera idatzi.
Erreserbak hemen: https://www.gipuzkoanatura.eus/eu/erreserbak