Elkanoren mundubira Laurgainen eta Aian

2022 / 07 / 16
Elkano mundubira

Euskal Herri osoak itsasoarekin duen harremana berreskuratzea da garatutako ibilbide kulturalaren helburua.

OSTIRALEAN, uztailak 15. 19:30tan irekiera ekitaldia Rafa Zulaika (Elkano Fundazioko Kidea) eta Jon Maia eta Eli Pagola bertsolariez lagunduta.
16:00 - 21:00 erakusketa herriko plazan.

LARUNBATEAN, uztailak 16. Elkanoren mundubira Laurgainen, Juan Sebastian Elkano eta Laurgain uztartzen dituen kontuak entzunez, ibilbide gidatua 10:00-14:00. Ez galdu aukera! Erreserba iturraran@gipuzkoanatura.eus edota 943 83 53 89.

11:00 - 20:00 Erakusketa herriko plazan.

IGANDEAN, uztailak 17. 11:00 - 20:00 erakusketa herriko plazan.