Atzealdea Arantzazuko altxor galduen bila

2024 / 04 / 07
Arantzazuko altxor galduen bila

Arantzazuko Parketxea ibilbide irisgarriaren hasiera da. Bide horretan zehar, hainbat altxor eta sekretu daude gordeta. Esku artean mapa bana hartuta, familian, haien bila ibiliko gara paraje zoragarri batean murgildurik. Jarduera honetan, orientazioaren hastapenak jasotzeaz gain, familian jolasteko eta disfrutatzeko aukera izango da. Arantzazuko ibilbide irisgarrian zehar, hainbat pista bilatzea izango da egun honetako erronka. 

Goizeko 11:00etan elkartuko gara Arantzazuko parketxean. Jarduerak ordu eta erdiko iraupena izango du eta 12:30ak aldera amaituko da. Prezioa 5 eurotakoa izango da helduentzat eta 3-12 urte bitarteko haurrentzat, aldiz, 3 eurotakoa. Aldez aurretik izena ematea derrigorrezkoa da, plaza mugatuak izango dira.  

Izena emateko eta informazio gehiagorako: 

arantzazu@gipuzkoanatura.eus  

943 78 28 94 / 699 335 183 

www.gipuzkoanatura.eus