Atzealdea Erleen ezkutuko lanak gure begiradapean: kristalezko behaketa erlauntza - Urriak 12

Kristalezko behaketa-erlauntza jarri da Iturraran Parketxearen barruan eta irailean, igandetan, bisita gidatu bereziak egiteko aukera izango da.
- Ordutegia: 13:00h - 14:00h.
- Prezioa: helduak 5€ eta haurrak 4€.
- Erreserba egin ahal izateko: 943 83 53 89 edota iturraran@gipuzkoanatura.eus
ERLEAK ETA ERLAUNTZAK ITURRARANEN: urteetako tradizioa eta ezagutza
Iturraranek aspalditik izan du lotura estua erleekin. 1992. urtean, Martxel Aizpurua erlazain zarauztarrak erlategi bat sortu zuen parketxearen inguruan eta ordutik milaka haur eta helduek izan dute erleek ingurumenean duten garrantzia ezagutzeko aukera. Erlategi hau hezkuntza eta sentsibilizazio gune paregabea izan da eta kristalezko behaketa-erlauntza berri honek, ikuspuntu berri bat eskainiz, esperientzia hori aberasteko balioko du.
BEHAKETA-ERLAUNTZAREN HELBURUA ETA ABANTAILAK
Erlauntza berri honen helburu nagusia, erleak molestatu gabe, haien bizimodua gertutik ikusteko aukera eskaintzea da, bisitariak erleek naturan duten funtsezko eginkizunaz kontzientziatzeko eta ingurumenarekiko errespetua sustatzeko. Abantaila nagusiak honako hauek dira:
- Irisgarritasuna: museoa bisitatzen duen edonork ikusi dezake erlauntza.
- Hurbiltasuna: Erleek eztia eta polena nola sartzen dituzten, erreginak arrautzak nola erruten dituen eta garbiketako lanak nola egiten dituzten zuzen zuzenean ikusi daiteke.
- Audio esperientzia: Erlauntza barruko soinuak entzuteko aukera dago, esperientzia are eta murgiltzaileagoa izan dadin.
- Eguraldiaren eraginik gabe: Eguraldi txarra denean ere, erleen bizitza behatzeko aukera eskaintzen du, jarduerak egiten jarraitzeko alternatiba bikaina eskainiz.
- Erleen ongizatea: Kristalezko egiturari esker, erleak ez dira inolaz ere astoratzen, eta haien ohiko bizimodua jarrai dezakete.