Atzealdea Errotako jaki goxoak
Barandiaran museoa Ataungo San Gregorio auzoko Larruntza errotan dago. Errota honen lehenengo aipamenak XV. mendekoak dira; historia luzea du, beraz. 2003an Eusko Jaurlaritzak monumentu-multzo izendatu zuen.
Larruntzako errotatik pasatako urarekin, beheraxeago Errotatxo eraiki zuten 1667an ataundarren beharrei hobeto erantzuteko. Hasieran bi harrikoa bazen ere, XIX. mende amaieran harri bat kakaoa ehotzeko, txokolatea egiteko erabili zuen Martin Garaialdek; "Garaialde txokolateak" sonatuak ziren. 1900. urtean Garaialdek eraiki zuen bertan dagoen zerrategi hidraulikoa, Errotatxori erantsita dagoena.
Abuztuaren 15ean (osteguna) Errotatxora bisita gidatua egin ostean eta uraren indarraz zerrategia eta irin errota martxan ikusi ondoren, parte-hartzaileek talo tailerra egingo dute. Gure inguruan artoak duen eta izan duen garrantziaz jabetzeko aukera paregabea da. Beraiek bertan egindako taloa dastatuz amaituko da goiza.
Izena ematea beharrezkoa da, plazak mugatuak baitira.
Informazio gehiagorako eta izena emateko:
943 18 03 35 / 688 89 50 69
barandiaran@gipuzkoanatura.eus