Atzealdea Errotako jaki goxoak Barandiaran museoan (ekainak 18)
Barandiaran Museoa Ataungo San Gregorio auzoko Larruntza errotan dago. Larruntza errotaren lehenengo aipamenak XV. mendekoak dira; historia luzea du, beraz. 2003an Eusko Jaurlaritzak monumentu-multzo izendatu zuen.
Larruntzako errotatik pasatako urarekin, beheraxeago Errotatxo eraiki zuten 1667an, ataundarren beharrei hobeto erantzuteko. Hasieran bi harrikoa bazen ere, XIX. mende bukaeran harri bat kakaoa ehotzeko erabili zuen Martin Garaialdek, txokolatea egiteko; “Garaialde Txokolateak” sonatuak ziren. 1900. urtean Martin Garaialdek eraiki zuen bertan dagoen zerrategi hidraulikoa, Errotatxori erantsita. Zerrategi hori, zerra bertikal batez, lixagailuz eta tornu batez osatuta dago.
Ekainaren 18an Errotatxora bisita gidatua egin ostean eta uraren indarraz zerrategia eta irin errota martxan ikusi ondoren, parte-hartzaileek talo tailerra egingo dute. Gure inguruan artoak duen eta izan duena garrantziaz jabetzeko aukera paregabea da, eta beraiek bertan egindako taloa dastatuz amaituko da goiza.
Izena emateko eta informazio gehiagorako honako telefono zenbakiak daude bisitarien eskura: 943 18 03 35 / 688 895 069, hala nola helbide elektronikoa barandiaran@gipuzkoanatura.eus