Erakusleak
Mundu guztiko landare bildumak erakusgarri izando dira Landare Berezien 21. Azokan
Kontinente guztietako landare eta loreak ezagutu eta erosteko aukera paregabea eskainiko du beste behin Iturrarango Landare Berezien Azokak apirilaren 26an eta 27an egingo den 21. edizioan.
Edizio honetan, Frantzia, Espainia eta Euskal Herriko 57 mintegik beren aleak ikusgai eta salgai jarriko dituzte Iturrarango Lorategi Botanikoan. Landare asko gure artean ezezagunak badira ere, arazorik gabe lorategietan edo etxeko leihoetan zaindu ditzakegun lore eta landareak aurkitu ahalko dituzte norbanako zein bildumagileek.
Atzealdea Ets Railhet

Historia
Gure haztegia Tolouse iparraldean kokatua dago.
Australiako, Hegoafrikako eta Zeelanda Berriko landareetan espezializatuak gaude: Protea, Leucospermum, Leucadendron, Leucospermum, Banksia, Grevillea, Hakea, Melaleuca, Callistemon, Telopea.
Gure online salmentaren orrian, Myrtaceaes, Protaceaes eta beste familia askotako landareak aurkitu ditzakezue.
Zergatik
Nire gurasoak mota honetako landarezale amorratuak direnez, landare hauetaz inguratuta hazi nintzen. Bere grina eta zaletasuna lanbide bihurtu zuten.
Barietateak
Protea, Banksia, Anigozanthos, Leucospermum, Eucalyptus, Grevillea.