Erakusleak
Mundu guztiko landare bildumak erakusgarri izando dira Landare Berezien 20. Azokan
Kontinente guztietako landare eta loreak ezagutu eta erosteko aukera paregabea eskainiko du beste behin Iturrarango Landare Berezien Azokak apirilaren 27an eta 28an egingo den 20. edizioan.
Edizio honetan, Frantzia, Espainia eta Euskal Herriko 50 mintegik beren aleak ikusgai eta salgai jarriko dituzte Iturrarango Lorategi Botanikoan. Landare asko gure artean ezezagunak badira ere, arazorik gabe lorategietan edo etxeko leihoetan zaindu ditzakegun lore eta landareak aurkitu ahalko dituzte norbanako zein bildumagileek.
Atzealdea Eurotropical Plants
Historia
Urte askotako landare tropikalen inguruko zaletasunak bultzatuta eta maila pertsonalean bilduma zabal bat egin ondoren, Eurotropical Plants enpresa sortzea erabaki genuen. Guzti hau, gure mintegia eta lorategia kokatuak dauden lekuari esker egin ahal izan dugu, Malagako Rincón de la Victoria herrian.
Mota askotako "hoya" espezieak eskaintzen ditugu eta, printzipioz, horixe da gure apustu nagusia. Baina gure katalogoa beste landare-espezie tropikal batzuekin hornitzea ere bada gure gogoa eta hortan gabiltza.
Zergatik
Urte askotako landare tropikalen inguruko zaletasunak bultzatuta.
Barietateak
22 Hoya espezie baino gehiago.