Atzealdea Euskara eta natura eskuz esku. Enbor berritik ezpal zaharrak

2026 / 05 / 31

Euskalgintzaren alde Iturraranen ere gure pausoak eman nahi ditugu! 

Maiatzaren 31ean bisita berezi bat prestatu dugu Iturraranen, "Euskara eta Natura" orientazio jarduera. Jolas bat baina gehiago da: gure ingurumenaren eta gure hizkuntzaren arteko lotura berreskuratzeko abentura bat.

Zer egingo dugu?

Mapa eskuan hartu eta ezkutukoa den hori argitara ateratzeko prest? Iturrarango bazterretan zehar, begi bistan ageri ez diren sekretuak bilatuko ditugu: bertako faunaren arrasto ikusezinak, arbasoek gordetako hitz galduak eta gure basoaren arima sakona. Zatoz jolasera eta naturak eskuz esku gordetzen dizkigun asmakizunak ezagutzera!

"Enbor berriak" zaretenok "ezpal zaharren" jakinduriaz jabetzeko aukera paregabea da. Euskara herriz-herri korrika hasten den bitartean, guk gure sustraiekin bat egingo dugu aire librean.

Informazio praktikoa:

  • Non: Iturraran Parketxea (Pagoeta natura-parkea).
  • Ordutegia: 10:30 - 13:00.
  • Hizkuntza: euskaraz.
  • Norentzat: familia eta norbanakoentzat (adin guztietako jendearentzat aproposa).

Zatoz natura euskaraz bizitzera eta gure ezpalak biltzera!

euskara eta natura kartela