Atzealdea Ezagutu Arditurri 3

2026 / 01 / 11
Ezagutu Arditurri 3

Ba al da, oraindik, kaskoa jantzi, lurraren erraietara jaitsi eta garai batean Arditurrin lan egiten zuten meatzariek sentitzen zutena bizi izan ez duenik?  

Aukera paregabea eskaintzen da urtarrilaren 11ean, erromatar garaitik gaur arte ezkutuan eta eraldatu gabe mantendu den eta  bestela irekitzen ez den galeria  bat bertatik bertara ikusteko baita bide batez, duela 2000 urte meatzari horiek egiten zuten lana  zentzumen guztiekin sentitzeko.  

Ateak, 2 txandatan zabalduko dira. 10etan, gaztelaniazkoa  eta 11:30etan euskarazkoa.  Galeriaren tamaina txikia dela eta plaza mugatuak daude, 7 lagunentzat. Bisita 14 urtetik gorakoentzat izango da.  

Informazioa eta erreserbak: 

Arditurri Parketxea: 943 49 42 48 - 688 89 50 68 - arditurri@gipuzkoanatura.eus 

www.gipuzkoanatura.eus