Atzealdea Ezagutu Euskadiko hegazti migratzaileen bitxikeriak Oiartzunen

Migrazioa animalien bizitzako fenomeno harrigarrienetako bat da. Urtero, milioika hegaztik zeharkatzen dute gure lurraldea, Europako umatze-guneetatik negu-pasarako eremuetarako bidaian.
Eraztunketa zientifikoa hegazti migratzaileak ikertzeko diseinatu zen eta 1949. urtean Aranzadi Zientzia Elkartearen Eraztunketa Bulegoa sortu zen. Teknika honek 1910. urtetik emandako datuei esker, Aranzadiko ikerlariek Euskadiko hegazti migratzaileen inguruko informazioa aztertu dute.
Arditurri Parketxean (Aiako Harria natura-parkea) dibulgazio-tailerra antolatu da publiko guztiari zuzenduta. Dohainik izango da, apirilaren 13an, goizeko 11etan, Olatz Aizpurua adituaren eskutik, gaztelaniaz (erreserbatzea ezinbestekoa da). Bertaratzen direnek, Euskadiko hegazti migratzailen bitxikeriak eta eraztunketa zientifikoko materiala ezagutzeko aukera izango dute.