Atzealdea Ezkutuko zomorroak agerian Iturraran Parketxean
Apirilaren 20tik aurrera, Iturraran Parketxean 'Ezkutuko zomorroak agerian' argazki erakusketa ikusteko aukera izango da. Luis Epelde argazkilariaren lanak dira.
Gure inguruan, sarritan erdi ezkutatuta, bizi diren zomorrotxoak jaso ditu argazkitan Luis Epeldek, 43 denera: mariburruntziak, harrak, zimitzak, tximeletak, euliak, sitsak…
Urrunera joan gabe, Iturrarango Lorategi Botanikoan ateratakoak dira argazki guztiak, bertako biodibertsitate aberatsaren zatitxo baten erakusleiho gisa.
Hona erakusketaren ordutegia: asteartetik igandera, 10:00h-14:00h.
Erakusketa uztailaren erdirarte egongo da zabalik.
Informazio gehiagorako: 943835389 / iturraran@gipuzkoanatura.eus