Erakusleak

 

Mundu guztiko landare bildumak erakusgarri izando dira Landare Berezien 18. Azokan

Kontinente guztietako landare eta loreak ezagutu eta erosteko aukera paregabea eskainiko du beste behin Iturrarango Landare Berezien Azokak apirilaren 23an eta 24ean egingo den 18. edizioan. 

Edizio honetan, Frantzia, Espainia eta Euskal Herriko 47 mintegik beren aleak ikusgai eta salgai jarriko dituzte Iturrarango Lorategi Botanikoan. Landare asko gure artean ezezagunak badira ere, arazorik gabe lorategietan edo etxeko leihoetan zaindu ditzakegun lore eta landareak aurkitu ahalko dituzte norbanako zein bildumagileek.

 

 

Figues du Monde

Figues du Monde

Thierry Demarquest

68 route de la Brante, 46140 Douelle, Francia

thierrydemarquest@laposte.net

00 33 615 14 75 23

Espezialitatea

Pikondoen bilduma

Historia

Figues du Monde mundu osoko pikondo barietateak biltzen dituen mintegia da. 600 barietate baino gehiago ditu. Beste fruta-arbolen bildumak ere badituzte: granadak, sagarrondoak, udareak, aranak, mertxikak.

 

Zergatik

Thierryk munduko piku-espezie guztien inbentarioa egitea erabaki zuen. Ideia ausarta da eta haurtzaroan du oinarria, Korsikan oporretatik ekarritako landareak gurasoen balkoian landatu zituenean hasi zitzaion landareekiko griña pizten.

Harrezkero, abenturazale baten ausardiarekin eta beneditar baten pazientziarekin, jatorri eta berezitasun asko konbinatzen dituzten 600 barietate baino gehiago biltzea lortu du.

Barietateak

Espainiako jatorria duen Black Mission, Portugaleko Lampeira; biek urtero bi uzta ematen dituzte. Calvy-a (Korsikakoa) oso landatarra eta emankorra da, beste batzuk Gers-eko Gimont baratzeetatik datoz edota Porquerollesko Kontserbatorio Botaniko Nazionaletik. Cul noir eta Campanière-en fruituek denbora luzez irauten dute zuhaitzean.

Beste azokak

Tauzia (Frantzia).

Multimedia