Erakusleak
Mundu guztiko landare bildumak erakusgarri izando dira Landare Berezien 21. Azokan
Kontinente guztietako landare eta loreak ezagutu eta erosteko aukera paregabea eskainiko du beste behin Iturrarango Landare Berezien Azokak apirilaren 26an eta 27an egingo den 21. edizioan.
Edizio honetan, Frantzia, Espainia eta Euskal Herriko 57 mintegik beren aleak ikusgai eta salgai jarriko dituzte Iturrarango Lorategi Botanikoan. Landare asko gure artean ezezagunak badira ere, arazorik gabe lorategietan edo etxeko leihoetan zaindu ditzakegun lore eta landareak aurkitu ahalko dituzte norbanako zein bildumagileek.
Atzealdea Flora del Trópico

Historia
2004an, landare tropikalekin hasi ginen (Helikonia), eta 2005ean orkideak ekoizteari ekin genion. Betidanik izan dut zaletasun handia, eta 1980az geroztik landare bildumazalea naiz. Harrez gero, espezie askoren in vitro bidezko sorkuntzan espezializatua gara. Gaur egun, miniaturazko landareetara bideratuta gaude, eta Kubako eta Europako espezieen ugalketarekin lan egiten dugu.
Zergatik
Oro har, komertzialak ez diren landareak dira, eta babes- eta gozamen-balio handia dute. Espezieak kontserbatzeko eta babesteko modu argia da. In vitro ekoizpenaren aukerak, nire kasuan, aurkitzen nahiko zaila diren espezieak lortzea ahalbidetzen dit, landareak maite dituztenentzat bildumak osatzeko gaitasuna bideratuz.
Barietateak
Orkidea txikitan espezializatua nago, gure etxeetan zaila baita tamaina handi edo ertaineko espezie askok, espazioaz gain, behar dituzten eskakizunak lortzea. Landare txikiek bildumagileei leku txiki batean hainbat lekutako espezie asko edukitzeko aukera ematen diete.
Beste azokak
Espainia eta Portugalko hainbat orkidea-elkarteren (GECOR, OVAL, ORKIGAL, ACAO, eta Esteponako orkidarioa) urteko erakusketan hartzen dut parte. Baita Benalmádenako azokan, Padrongo Camelia eta bonsaien azokan eta Leioako 5 kontinenteetako azokan.
Espainiako ordezkari gisa Shanghaiko Nazioarteko Erakusketan (Txina), orkideen display sailean, 2 aldiz lortu dugu hirugarren saria.