Erakusleak

 

Mundu guztiko landare bildumak erakusgarri izando dira Landare Berezien 20. Azokan

Kontinente guztietako landare eta loreak ezagutu eta erosteko aukera paregabea eskainiko du beste behin Iturrarango Landare Berezien Azokak apirilaren 27an eta 28an egingo den 20. edizioan. 

Edizio honetan, Frantzia, Espainia eta Euskal Herriko 51 mintegik beren aleak ikusgai eta salgai jarriko dituzte Iturrarango Lorategi Botanikoan. Landare asko gure artean ezezagunak badira ere, arazorik gabe lorategietan edo etxeko leihoetan zaindu ditzakegun lore eta landareak aurkitu ahalko dituzte norbanako zein bildumagileek.

 

 

Atzealdea Florama

Florama foto

Jacques Urban

Saint-Jammes, 64160, Francia

contact@naturoscope.net

00 33 676 392 589

Espezialitatea

Bildumako zuhaitzak

Historia

Florama haztegi espezializatuarekin lotutako lorategi botanikoa da eta Saint-Jammesen jabetza pribatukoa.

Edonork bisitatu dezake, baina aldez aurretik hitzordua hartzea beharrezkoa da.

Hasieran, mundu osoko zuhaitz eta zuhaixketan espezializatutako "Florama" mintegia besterik ez zen.

Lorategi botanikoa 1993an sortu zuen Jacques Urbanek.

Gaur egun, Frantziako Jardins botaniques de France-eko kidea da.

1.500 taxon inguru ditu, landare arraroak eta Pirinioetan desagertzeko zorian daudenak barne.