Erakusleak

 

Mundu guztiko landare bildumak erakusgarri izando dira Landare Berezien 18. Azokan

Kontinente guztietako landare eta loreak ezagutu eta erosteko aukera paregabea eskainiko du beste behin Iturrarango Landare Berezien Azokak apirilaren 23an eta 24ean egingo den 18. edizioan. 

Edizio honetan, Frantzia, Espainia eta Euskal Herriko 47 mintegik beren aleak ikusgai eta salgai jarriko dituzte Iturrarango Lorategi Botanikoan. Landare asko gure artean ezezagunak badira ere, arazorik gabe lorategietan edo etxeko leihoetan zaindu ditzakegun lore eta landareak aurkitu ahalko dituzte norbanako zein bildumagileek.

 

 

Fougeres d’ici et d’ailleurs

Fougeres d´ici et d´ailleurs

Helene Ducos

La Bricole, 40310 Parleboscq, Francia

ducos.helene@orange.fr

00 33 676 82 93 18

Espezialitatea

Iratze edo garoak

Historia

Cazaubonnais eta Gabardango txoko txiki batean, Hélène Ducosek iratzeen paradisua osatu du. Mundu osoko iratzeek hitzordua egin dute bere etxean. "Landare horiek exotismo- eta dotorezia-ukitua ematen diete lorategiei, historiaurretik datozen landareak baitira", dio berak.

Hainbat diseinu- eta gerentzia-lanen ondoren, bere haztegia sortu zuen. 7 hektarea ditu.

"Hosto berde eta gogorrak" dituzten landare berezi hauek lorezaintzako zentroetan erosten hasi zen lehendabizi. Pixkanaka-pixkanaka, urteetan zehar, bere bilduma hainbat iratze-espezie desberdinekin aberastuz eta ugalduz joan zen. Bere grinak perfekzionatzera eta landare horien ekoizle izatera bultzatu zuen, bere mintegi propioa sortuz. Gaur egun, mundu osoko 80 barietate ditu (Asia, Amerika, Europa), eta horietatik %90 kanpoko iratzeak dira.

Zergatik

Naturaz inguratuta hazi zen, eta iratzeekiko grina garatu zuen.

Barietateak

Denak dira bereziak

Beste azokak

Paris, Versalles, Dordoña, Bretainia eta Landetako ferietan ere parte hartzen du.

Multimedia