Erakusleak
Mundu guztiko landare bildumak erakusgarri izando dira Landare Berezien 20. Azokan
Kontinente guztietako landare eta loreak ezagutu eta erosteko aukera paregabea eskainiko du beste behin Iturrarango Landare Berezien Azokak apirilaren 27an eta 28an egingo den 20. edizioan.
Edizio honetan, Frantzia, Espainia eta Euskal Herriko 50 mintegik beren aleak ikusgai eta salgai jarriko dituzte Iturrarango Lorategi Botanikoan. Landare asko gure artean ezezagunak badira ere, arazorik gabe lorategietan edo etxeko leihoetan zaindu ditzakegun lore eta landareak aurkitu ahalko dituzte norbanako zein bildumagileek.
Atzealdea Fougeres d’ici et d’ailleurs
Historia
Cazaubonnais eta Gabardango txoko txiki batean, Hélène Ducosek iratzeen paradisua osatu du. Mundu osoko iratzeek hitzordua egin dute bere etxean. "Landare horiek exotismo- eta dotorezia-ukitua ematen diete lorategiei, historiaurretik datozen landareak baitira", dio berak.
Hainbat diseinu- eta gerentzia-lanen ondoren, bere haztegia sortu zuen. 7 hektarea ditu.
"Hosto berde eta gogorrak" dituzten landare berezi hauek lorezaintzako zentroetan erosten hasi zen lehendabizi. Pixkanaka-pixkanaka, urteetan zehar, bere bilduma hainbat iratze-espezie desberdinekin aberastuz eta ugalduz joan zen. Bere grinak perfekzionatzera eta landare horien ekoizle izatera bultzatu zuen, bere mintegi propioa sortuz. Gaur egun, mundu osoko 80 barietate ditu (Asia, Amerika, Europa), eta horietatik %90 kanpoko iratzeak dira.
Zergatik
Naturaz inguratuta hazi zen, eta iratzeekiko grina garatu zuen.
Barietateak
Denak dira bereziak
Beste azokak
Paris, Versalles, Dordoña, Bretainia eta Landetako ferietan ere parte hartzen du.