Atzealdea Galdutako erlearen bila! Uztailean larunbat, igande eta jaiegunak
Uztaileko larunbat, igande eta jaeigunetan erleen mundu berezia landuko dugu Iturraran Parketxean jolas baten bidez. Galdutako erlearen bila orientazio jolas bat da, non talde txikitan, mapa baten laguntzaz lorategi botanikoan barrena ibiliko garen landarez landare erleei buruz ikasten. Bukaeran, ezti eta polen dastaketa, kandelagintza tailerra eta behaketa erlauntza ikusteko aukera izango dugu.
Erleak behar beharrezkoak ditugu ekosistemetan eta bisita hauen helburua zertxobait gehiago ikastean datza, ezagutu heinean zaintzen dugulako gure ingurunea.
Informazio gehiagorako eta izena emateko, 943 83 53 89 zenbakira deitu edo iturraran@gipuzkoanatura.eus helbidera idatzi.
