Atzealdea Galdutako erlearen bila! Abuztuan ostegunetik igandera
Badator abuztua eta Iturraran Parketxean plan bikaina dugu familian edo talde txikitan egiteko! Gure ingurunea zaintzeko lehen urratsa erleak ezagutzea eta maitatzea denez, jolas baten bidez beraien mundu miresgarrian murgiltzera gonbidatzen zaituztegu.
"Galdutako erlearen bila" orientazio jolas zirraragarria da. Mapa baten laguntzaz, talde txikitan Iturrarango lorategi botaniko ederrean barrena ibiliko gara landarez landare, erleek egiten duten lan garrantzitsua deskubritzen dugun bitartean.
Eta abenturaren ostean... sari bikainak ditugu zain!
-
Ezti eta polen dastaketa gozoa.
-
Kandelagintza tailerra, norberak bere kandela egiteko aukera izango du.
-
Behaketa erlauntza bertatik bertara ikusteko aukera, erleak lanean nola aritzen diren ezagutzeko aukera paregabea.
Naturaz gozatzeko, ikasteko eta ondo pasatzeko modu ezin hobea duzue!
Jardueraren xehetasunak (abuztuan):
-
Egunak: ostegunetik igandera
-
Ordutegia: 11:00etatik 14:00etara
-
Hizkuntza: Euskaraz eta gazteleraz
-
Norentzat: edonorentzat
-
Prezioa: Helduak 7 € | Umeak 5 €
Erreserbak eta informazioa:
Plaza ziurtatzeko, jarri gurekin harremanetan:
-
Telefonoa: 943 83 53 89
-
E-posta: iturraran@gipuzkoanatura.eus
