Atzealdea Gaztagintaren sekretuak Adarrazpi baserrian

2022 / 11 / 20
adarrazpi baserrira bisita azaroak 20

Azaroaren20an, igandearekin, Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioak Adarrazpi gaztandegira bisita bereziak antolatu ditu. Urnietako Goiburu auzoan, Xoxoka ondoan, kokatua dagoen Adarrazpi baserrikoak artzainak eta gaztagileak dira. Aukera aparta izango dugu haien eskutik latxa ardiak eta arkumeak hurbiletik ikusteko eta Idiazabal gaztaren sekretuak ezagutzeko.

Ordu eta erdi inguruko bisitan, ardi latxaren ezaugarriak eta bizi-zikloa azalduko dira lehenik.  Jarraian, ardiak jezteko gunea eta prozesua erakutsiko dira. Gazta dastaketarekin amaituko da bisita. Adin guztietako herritarrentzat dago zuzendua. Aurrez izena ematea beharrezkoa da, leku mugatua baitago.

Adarrazpiko ardi gehienak (300 ardi baino gehiago) Aralarko Natura parkeko larreetara eramaten dituzte ekainean, Pardeluts-eko inguruetara hain zuzen ere, eta handik ibiltzen dira urria bitartean. Urrian Adarrazpira ekartzen dituzte atzera eta Urnieta inguruko larreetan zein artegian ibiltzen dira ekaina bitartean, urteko zikloa osatuz. 

Azken finean, Natura parkeetako abeltzaintzaren zikloa ezin azal daiteke udako larretokietan egiten dena, kasu honetan Aralarkoa, bakarrik azalduz, urte osoko jarduera azaldu beharra daukagu.

Gure herriko artzaintzari lotutako ohitura horiek  mantzentzeak eragin zuzena dauka hainbat arlo esanguratsuetan: ekoiztutako gaztaren kalitatean, ardien osasunean, bioaniztasunaren  eta paisaiaren kontserbazioan…