Atzealdea Gaztagintza ekologikoaren (eta arkumeen) sekretuak

2026 / 02 / 08
Gaztagintza ekologikoaren (eta arkumeen) sekretuak

Sarrerak lotura honen bitartez eskuratu behar dira:

Gaztagintza ekologikoaren (eta arkumeen) sekretuak

Telleri-zahar familiako gaztandegian Idiazabal jatorri-deiturako gazta ekologikoa egiten dute ardi latxaren esnearekin. Arkumeak azaro-abenduan jaiotzen dira eta gazta urtarrila eta ekaina bitartean egiten dute. Beraz, oso garai egokia da hau ardiak eta arkumeak ukuiluan ikusteko eta gazta egiteko prozesua ezagutzeko. 

Bisitariek ardien elikadurarekin eta zainketarekin lotutako xehetasunak ezagutuko dituzte. Horrez gain, arkumeak ikusiko dituzte gertu-gertutik eta ardiei bazka emango diete. Jarraian, gazta egitearen prozesu osoa azalduko zaie. Amaitzeko, bertan egindako Idiazabal gazta dastatuko dute. Gazta ekologikoaren ekoizpenak betebehar bereziak eskatzen ditu eta horiek guztiak ere azalduko dizkigu Ramon Mugerzak. 

Otsailaren 8an, igandearekin, izango da bisita, Gipuzkoako Parketxe Sareak antolatuta. Goizeko 11:00etan emango zaio hasiera, ordu eta erdi inguruko iraupena izango du eta aurrez txartela erosi behar da www.gipuzkoanatura.eus webgunean. Prezioa 12 € helduentzat eta 6 € haurrentzat (3-12 urte) izango da (plaza mugatuak daude). Euskaraz emango dira azalpenak. Garaiz joatea eskatzen da eta esan gabe doa ukuiluan ibiltzeko oinetako eta arropa egokiarekin joatea komeni dela.