Atzealdea Gaztagintza eta arkumeen sekretuak (2024ko urtarrilean)
Ondarre baserriko artaldean arkumeak jaio berri dira eta artzainak Idiazabal gazta egiten hasten dira orain. Ondarre baserrian Goiburu familiak 200 urte baino gehiago daramatza gazta egiten eta Eneko Goiburuk, familiako artzain gazteak, bere baserrian, gaztagintzari lotutako sekretu ugari erakutsiko dizkigu.
Goiza ukuiluan hasiko dugu, bisitariek arkume jaio berriak ikusiko dituzte gertu-gertutik eta Latxa ardiari bazka emango diote. Gero Ondarre baserrian, Enekok gazta egitearen prozesua azalduko digu. Baita artzainek erabiltzen dituzten tresnen bilakaera erakutsi ere. Bukatzeko, gazta keztatua, keztatu gabea eta gazta-zarra dastatuko dugu, sagardo eta uraz lagunduta beraien ezaugarriak komentatuko direlarik.