Atzealdea Gaztagintzaren sekretuak Gomiztegin
Hasiera Arantzazuko Parketxetik burutuko da, Aizkorri-Aratz Natura Parkearen bihotzean kokatua, eta bertatik abiatzen den ibilbide irisgarrian zehar abiatuko dira partaideak. Ibilbidean geldialdi desberdinak egingo dira ingurunearekin eta Arantzazu auzoarekin zerikusia duten gai desberdinak jorratuz.
Ibilaldiaren amaieran Gomiztegi Baserriarekin topo egingo dute bisitariek eta bertan baserrira bisita gidatua eskainiko zaie, bere jatorria eta funtzionamendua ezagutuz. Artzaintzak gure kulturan izan duen garrantzia ezagutzera ematea izango da bisitaren funtsa, ogibide hau gertuagotik ezagutuz.
Instalazioetara bisita, gazta nola egiten den azaltzen duen diaporama, artzai txakurren erakustaldia eta Arantzazu gazten dastatzearekin borobilduko dute goiza bisitariek. Familia edo lagunartean goiza igarotzeko plan zoragarria.