Atzealdea Gipuzkoako Basoen Astea

Basoen Nazioarteko Eguna dela eta, Gipuzkoako basoen garrantziaz sentsibilizatzeko eta gure gizartearen ongizatean duten papera azpimarratzeko helburua duten ekintza sorta batean parte hartzera gonbidatzen zaitugu. Ekimen hau FAOren lema globala jarraituz antolatu da: “Basoak eta Elikagaiak”.
‘Ipuskoa. Izanetik izena 1025-2025’: Mila urte betetzen ditu Gipuzkoa hitzaren lehen idatzizko aipuak. Lurraldearen historiari buruzko ezagutza sustatu eta gipuzkoarron komunitate balioak ospatzeko ere balioko du “Gipuzkoako Basoen Asteak”.
- Martxoak 15 eta 16: BASO-BAINUAK, naturarekin konektatzeko.
- Martxoak 18: BASOA GARA hitzaldiak
- Martxoak 21: Basoen Nazioarteko Eguna: _Gipuzkoa Desioen Basoa_ sorrera
Animatu parte hartzera!
Izena emateko eta informazio gehiago: *https://www.basotik.eus/eu/gipuzkoako-basoen-astea*