Atzealdea Gogoz hasi gara Anduetza parketxean

2020 / 06 / 07

Ostiralean, Nazioarteko Ingurumen egunean, 3 urubi askatu ziren Anduetza parketxeko ataritik. Aldundiko basozainaren azalpenak entzun eta gero, urubiak gertutik ikusi eta hegan askatu genituen. Ziztu batean barneratu ziren basoan zehar. Gaualdean kantan entzutea espero dugu!


Larunbatean, familiez osatutako taldetxoetan, Anduetza inguruan dagoen orientazio zirkuitu horian “Iparra galdu gabe!” ibili ziren partaideek. Mapa eskutan hartuta, sinbologia irakurriz, balizak aurkitzen joan ziren eta galdu gabe ibili ere!


Bukatzeko, igandeko “San Adrian igarobidearen sekretuak” ibilaldia, bertan behera gelditu zen eguraldi kaxkarra zela eta; nahiz eta taldea ere osatuta zegoen.


Jakin, asteburu hau hasiera besterik ez dela izan. Hain zuzen ere, ekainean zehar, astebururo dituzue plan bikainak!