Atzealdea Haginaren taupadak melodia bihurturik Iturraranen
Berriro loratu nahi duen naturaren musika.
"La Ventana de la Diversidad", giza eskubideen, aniztasunaren eta ingurumenaren aldeko ikuspegiak jarraituz, nazioarteko lankidetzako eta gizarte-eraldaketarako hezkuntzako proiektuak garatzen dituen elkartea da. Sonora Resiliente Biosormen Programaren esparruan sortutako ekimena da, eta ingurumen-arazoei irtenbide sortzaileak aurkitzea du helburu.
Zehazki, naturako elementuetatik abiatuta (landareak eta zuhaitzak, esaterako) musika sortzeko gai den teknologia bat sortzean oinarritzen da ekimen hau. Aldaketa elektromagnetikoak, kapazitantziakoak, kromatikoak eta bestelakoak neurtzen dituzten sentsoreen bidez lortzen da hori. Beraien ekipoek diseinatutako programa baten bidez, web-plataforma batera transmititzen diren midi eta/edo json seinale bihurtzen dira. Plataforma horretan, seinalea soinu-liburutegi bati lotzen zaio, eta, horren bidez, denbora errealean entzun daitezkeen musika-estazioak sortzen dira. Hitz gutxitan, landareekin eta zuhaitzekin musika sortzen da.
Elkarlaneko ideia- eta sorkuntza-lan izugarri baten ondoren, Yucatán eta Guatemalako Vedi. LAB Sonora Resiliente-koak, garatu dituzten prototipoak aurkezteko prest daude. Saioaren amaiera gisa, prototipo horiek guztiak Mexiko, Guatemala, Espainia eta Gipuzkoako hainbat lekutako zuhaitz eta landareekin lotuko dira, kolaborategi horietan garatutako teknologiaren bidez, elkarrekin zuzeneko musika sortuz.
Saioa Facebook Live bidez emango da, eta musika beraien plataformaren bidez emitituko da. Larunbat honetan izango da, martxoaren 6an, 17: 00etan CET. Gipuzkoatik Pagoeta Natura Parkeko Iturrarango Lorategi Botanikoan izango dira emititzen, Europako kultura askorentzat zuhaitz sakratua den hagin batek sortutako musika emititzen hain zuzen.