Atzealdea Haginei buruzko Life Baccata erakusketa Arditurriko parketxean (Oiartzunen)
Hagina (Taxus baccata L.) zuhaitz ez erretxinatsua da, hosto iraunkor eta itxura galantekoa, bizitza-luzera handikoa eta oso motel hazten dena. Dituen erabilera anitzen ondorioz espezie horren gainean antzinatik egin den presioa, beste fenomeno batzuen artean basoan izandako suteek eraginda hartako habitata murriztu eta zatitzea, belarjaleen aldetik kimatzea eta beste zuhaitz espezie batzuekin argia lortzeko lehia dira dituen mehatxu nagusiak. Horrela, horri haginak ingurumenari, kulturari eta zientziari dagokionez duen balio handia gaineratuz, hagin multzoak lehentasunezko intereseko habitata dira Europar Batasunerako.
Erakusketak eduki hauek jorratzen ditu: LIFE BACCATA proiektua, haginaren biologia, aniztasun ekologikoa, banaketa, haren habitata, lotutako flora, fauna eta hagin multzoak, kultura eta tradizioa, mehatxuak, kontserbazioa eta berrezarpena, hagina Natura Sarea 2000 ekimenean.
Erakusketa apirilaren 16 arte egongo da Arditurriko parketxean (Oiartzunen).
Haren kontserbazioan laguntzeko xedez, LIFE BACCATA egitasmoa jarri zen abian; Arditurriko parketxean (Oiartzunen) ikusgai den erakusketa haren parte da. LIFE BACCATA proiektua Europar Batasunarekin batera finantzatzen da LIFE Deialdiaren esparruan eta HAZIk bazkide bezala parte hartu du.