Atzealdea Haritz kandugabeen Gipuzkoako basorik zabalena
Haritz kandugabeen basoak ez dira arruntak gure mendietan. Alde batetik, mendeetan zehar haritzen baso zabalak desagertzen joan direlako eta, beste alde batetik, haritzen familiaren barruan espezi zehatz hau ez delako oso ugariak.
Datorren ekainaren 21ean, igandearekin, Aizkorri-Aratz natura-parkeko altxorretako bat ezagutzeko txango gidatua antolatu du Anduetza parketxeak. Txangoak ez du zailtasunik eta Barrendiolako urtegian izango du abiapuntua. Irteera ordua 10:30ean izango da eta pare bat ordu iraungo ditu, adituaren azalpenak barne. Prezioa pertsonako 5 eurokoa da helduentzat eta 3 eurokoa haurrentzat. Izena ematea derrigorrezkoa da eta plaza mugatuak izango dira.
Covit-19 osasun-prebentziorako neurriak hartuko dira: Talde txikian ibiliko gara, segurtasun-distantziak mantenduz, eskuak garbitzeko gel hidroalkoholikoa eramango da eta musukoa (maskarila) norberak eraman beharko du, beharrezkoa den kasuetan jantzita eramateko.