Atzealdea Haritz kandugabeen (Quercus petraea) Gipuzkoako basorik zabalena

2022 / 06 / 26
Txango gidatua

Haritz kandugabeen basoak ez dira arruntak gure mendietan. Alde batetik, mendeetan zehar haritzen baso zabalak desagertzen joan direlako eta, beste alde batetik, haritzen familiaren barruan espezi zehatz hau ez delako oso ugariak.

Datorren ekainaren 26ean, igandearekin, Aizkorri-Aratz Natura-Parkeko altxorretako bat ezagutzeko txango gidatua antolatu du Anduetza parketxeak.

Txangoak ez du zailtasunik eta Barrendiolako urtegian izango du abiapuntua. Hitzordua goizeko 10:30ean izango da eta iraupena pare bat ordukoa izango da, adituaren azalpenak barne. Prezioa pertsonako 6 eurokoa da. Izena ematea derrigorrezkoa da eta plaza mugatuak izango dira.