Atzealdea Hegazti sarraskijaleak gertutik ikusi eta ezagutzen!
Ekosistemen orekan lan garrantzitsua egiten dute hegazti sarraskijaleek. Mendian naturalki hiltzen diren animalia horien gorpuez elikatzen dira. Batzuek haragi puxketa handiak jaten dituzte sai arrek kasu. Beste batzuk espezializatuago daude hezur arteko haragi soberakinak jateko, sai zuria bezalaxe. Eta badaude ere gorpuen hezurrez elikatzen direnak, Ugatzak kasu.
Arditurri eta Arantzazu parketxeen inguruan hegazti sarraskijale hauek bizi dira. Horregatik, hegazti hauen berezitasunak bertatik bertara ezagutzeko, eta gure begiekin ikusteko saioak antolatu ditugu. Azken saioa ekainaren 4an izango da Arditurri parketxean. Prismatikoak edo objketibo luzeko argazki kamerak ekartzea oso gomendagarria da esperientziaz bereziki gozatzeko!
Izena emateko arditurri@gipuzkoanatura.eus helbidera idatzi! Aurretik erreserba egitea nahitaezkoa da! Zatoz!