Atzealdea Hegaztiak berriro aske hegan

2024 / 07 / 28
Hegaztiak berriro aske hegan

2022an Gipuzkoako Foru Aldundiak, Lurralde Oreka Berdea Departamentuak zehazkiro, Basabizi zentroa ireki zuen Urnietan. Behinolako Arrano Etxearen lekukoa hartu du.

Basabiziren egitekoa Gipuzkoako basa-fauna berreskuratzea da, animalia zaurituak birgaitzea eta sendatzea, berriro ingurune naturalera itzuli ahal daitezen.

Hain zuzen ere, uztailaren 28an, igandez, Basabizi zentroan sendatutako hegaztiak askatuko dira Errenterian, Aiako Harria natura-parkean, Listorreta-Barrengoloian.

Zuhaitz-belatz (Falco subbuteo) bat eta enarak nahiz sorbeltzak askatuko dira, berriz ere, libre-libre, hegan egin dezaten.

Saioan Aldundiko Basa Animali eta Landareen Zerbitzuko teknikariek (basozainek) libratuko diren hegaztiei, Basabizi zentroan egiten den lanari eta zauritutako animalia bat aurkitzean egin beharrekoari buruzko azalpenak emango dituzte.

Hitzordua goizeko 11etan izango da eta ezinbestekoa da izena ematea. Saioa euskaraz eta gaztelaniaz izango da. Prezioa: 3 €. Parte hartzeko, 943494248/688895068 zenbakietara deitu edota arditurri@gipuzkoanatura.eus helbidera mezua idatzi behar da aldez aurretik.