Atzealdea Hegaztiak berriro aske hegan Arditurrin

2026 / 11 / 08

2022an Gipuzkoako Foru Aldundiak, Lurralde Oreka Berdea Departamentuak zehazkiro, Basabizi zentroa ireki zuen Urnietan. Behinolako Arrano Etxearen lekukoa hartu du.

Basabiziren egitekoa Gipuzkoako basa-fauna berreskuratzea da, animalia zaurituak birgaitzea eta sendatzea, berriro ingurune naturalera itzuli ahal daitezen.

Hain zuzen ere, azaroaren 8an, igandez, Basabizi zentroan sendatutako hegaztia askatuko da Arditurri parketxean, Aiako Harria natura-parkean.

Saioan Aldundiko Basa Animali eta Landareen Zerbitzuko teknikariek (basozainek) libratuko den hegaztiarii, Basabizi zentroan egiten den lanari eta zauritutako animalia bat aurkitzean egin beharrekoari buruzko azalpenak emango dituzte.

Hitzordua goizeko 11etan izango da eta ezinbestekoa da izena ematea. Saioa euskaraz eta gaztelaniaz izango da.

Prezioa: 3 €.

Izena emateko edo informazio gehiagorako:

943494248 / 688895068

arditurri@gipuzkoanatura.eus 

 


 

Hegaztiak berriro aske hegan Arditurrin