Hemen da, badator... Aralarko ibilaldi magikoa!

2022 / 12 / 10
alleku olentzero

Aurtengo Aralarko ibilaldi magikoa abenduaren 10ean ospatuko da, ohikoa den bezala Lizarrustiko parketxetik abiatuz.

Izena emateko azaroaren16ean www.jentilbaratza.eus web orrian erreserba egin beharko da. Erreserba honen bitartez eskuratzen den agiria, ibilaldiaren egunean bertan Lizarrustiko Parketxean sarrerarengatik aldatu beharko da (prezioa 4€ izango da pertsonako).

Aurrez, esan, jakin badakigula oso denbora gutxian agortuko direla lekuak, urtero bezala ehunka eta ehunka pertsona ari zaretelako deitzen informazioa eskatuz, eta pena handiz, baina agortu ondoren ezin izango dugula izen gehiago hartu.

Kontutan izateko hainbat ohar garrantzitsu:

•    Adierazitako webgunea da modu bakarra sarrerak eskuratzeko.
•    Egunean bertan ez da onartuko sarrerarik ez duen inor. Jarduera honen kalitatea eta segurtasuna bermatu nahi dira, hortaz, sentitzen dugu kanpoan geratuko diren guziongatik, bihotzez, eta ulertuko duzuelakoan gaude. 
•    Bi ordu eta erdi / hiru bat orduko ibilaldia izango dela aurreikusten da, nahiz eta zailtasun aldetik ez den ibilaldi zaila 3 urtetik gorako aurrentzat da soilik egokia.
•    Ibilaldiaren hasieran eta amaieran 10-15 minutuko aldapa egongo da, baina tarteko ibilaldia baso lau batetik zehar egingo da, ia desnibelik gabekoa, pagadi eder eta magiko batetik hain zuzen ere, pertsonaia mitologikoen bizileku den Allekupeko basoetatik.
•    Lizarrustiko aparkalekua txiki geratzen da horrelakoetan, hortaz, arren, sarrerak eskuratzea lortzen duzuenok ahalik eta kotxe gutxienetan etorri.
•    Mendiko arropa eta oinetako egokiak beharrezkoak izango dira eta noski, mundu mitologikoan murgiltzeko gogoz eta ilusioz etortzea!


Olentzerori eta Mari Domingiri eskutitza emateko aukera egongo da. Ausartzen al zarete gurera etortzen?