Erakusleak
Mundu guztiko landare bildumak erakusgarri izando dira Landare Berezien 20. Azokan
Kontinente guztietako landare eta loreak ezagutu eta erosteko aukera paregabea eskainiko du beste behin Iturrarango Landare Berezien Azokak apirilaren 27an eta 28an egingo den 20. edizioan.
Edizio honetan, Frantzia, Espainia eta Euskal Herriko 50 mintegik beren aleak ikusgai eta salgai jarriko dituzte Iturrarango Lorategi Botanikoan. Landare asko gure artean ezezagunak badira ere, arazorik gabe lorategietan edo etxeko leihoetan zaindu ditzakegun lore eta landareak aurkitu ahalko dituzte norbanako zein bildumagileek.
Atzealdea Hontza Liburudenda
Historia
1982an ireki zen liburutegia, Okendo kalean (Donostia), Victoria Eugenia antzokiaren parean. Bi solairu ditu, kristalez hornitutako igogailu batekin. Igogailu horrek beheko solairurako sarbidea ematen die mugikortasun arazoak dituzten bezeroei eta, oro har, bezero guztiei. Arlo hauetan espezializatuta dago: botanika, arkitektura, artea, diseinua, gastronomia, euskara, bidaiak, narratiba eta zinema. Informatika, ekonomia, natura, haur eta gazteak, historia, komikiak, mendia, filosofia, matematika, ingeniaritza, psikologia-pedagogia, argazkigintza, politika, gaurkotasuna... alorreko liburu asko ere baditu.