Erakusleak

 

Mundu guztiko landare bildumak erakusgarri izando dira Landare Berezien 20. Azokan

Kontinente guztietako landare eta loreak ezagutu eta erosteko aukera paregabea eskainiko du beste behin Iturrarango Landare Berezien Azokak apirilaren 27an eta 28an egingo den 20. edizioan. 

Edizio honetan, Frantzia, Espainia eta Euskal Herriko 50 mintegik beren aleak ikusgai eta salgai jarriko dituzte Iturrarango Lorategi Botanikoan. Landare asko gure artean ezezagunak badira ere, arazorik gabe lorategietan edo etxeko leihoetan zaindu ditzakegun lore eta landareak aurkitu ahalko dituzte norbanako zein bildumagileek.

 

 

Atzealdea Iabiti Landarak

Iabiti Landareak

Jose Mesa

Arteaga auzoa, 13 48170 Zamudio

agroturismo.iabiti@gmail.com

00 34 944 52 23 70

Espezialitatea

Iratze edo garoak

Historia

Iabiti Landarak familiako ustiapen tradizionaletik jaio zen. Garai bateko ustiapena, iratze mota ezberdinen ekoizpenera bideratu dugu.
Iratzeak, landare bereziak direlako aukeratu ditugu, oso antzinako landareak dira eta eta landatarrak. Hauek merkatuan aurkitzea batere erraza ez zenez, landare hauen balioa publiko orokorrari helaraztea ideia ona iruditu zitzaigun.

Tradizioan eta ingurumenarekiko errespetuan oinarritutako ekoizpena egiten dugu. Barietate berriak bilatzen saiatzen gara, beti ere, ingurunean ondo egokitzen direnak eta gure paisaiari kalterik egiten ez diotenak.

Zergatik

Bilduma-landare bat aukeratua izan den eta bere hazkuntzan lagundu zaion landare bat da. Laguntza hau hasiera hasieratik ematen zaio eta bide guztian zehar mimatua da. Landare horrek, askotan, urte asko irauten du mintegian eta erosleak erosi eta gero ere, urte askoan egongo da jabe berriarekin ere. Ez dira sasoiko landareak, landatu eta handik bi hilabetera hiltzen direnak.

Hori dela eta, mintegizale bildumazaletzat har naiteke.

Barietateak

  • Platycerium Bifurcatum
  • Platycerium Superbum

Beste azokak

Iturrarango Landare Berezien Azokan eta Bizkaiko bost kontinenteetako landare azokan hartzen dugu parte.

Azoka tradizionaletan ere parte hartu ohi dugu, San Tomasekoan esaterako, eta  hainbat sari ditugu jasoak.