Atzealdea INTXAUSTIERROTA: GIPUZKOAKO ZERAMIKA-ERROTA BAKARRA

2023 / 05 / 07
intxausti

INTXAUSTIERROTA: GIPUZKOAKO ZERAMIKA-ERROTA BAKARRA

Maiatzaren 14an ospatuko da Gipuzkoako Erroten Egunaren bigarren edizioa

Maiatzaren 14an, igandea, Gipuzkoako Erroten Eguna ospatuko da bigarren aldiz, eta horrekin batera, ondare-elementu horien inguruko jarduera programa zabala egingo da, horiek balioan jarri eta jendeari ezagutarazteko.

Zegaman, Gipuzkoan bakarra den zeramika-errota bat erakutsiko da maiatzaren 7an (Erroten Eguna baino aste bat lehenago), Intxaustierrota. Gipuzkoan dagoen zeramika errota bakarra da. XX. mende hasieran eraiki zuen Zegamako eltzegile batek, buztina irabiatu eta bernizak ehotzeko. Errekaren beste aldean Intxausti baserria dago. Garai batean buztina lantzeko labea zegoen eta zeramika ontziak lehortzeko gune bezala ere erabiltzen zen.

Errotak gure ondare historiko, teknologiko, antropologiko eta etnografikoaren parte dira. Mende askotan zehar garrantzi handia izan dute Gipuzkoako garapen sozial, ekonomiko eta industrialean. Lurraldearen antolaketaren eta giza jardueraren adierazpenik esanguratsuenetako bat dira, ondare adierazgarria, gizakiak bere ingurunearekin dituen harremanei buruz hitz egiten duena, eta gure kulturaren eta historiaren parte diren iraganeko bizimoduei buruz hitz egiten duena.

Bisita gidatua 11:00etan izango da Intxaustierrotan bertan. Jarduera dohainik da baina izena ematea ezinbestekoa da.

Izena emateko eta informazio gehiago jasotzeko:
anduetza@gipuzkoanatura.eus 
943 80 21 87 / 688 62 36 09
www.gipuzkoanatura.eus