Atzealdea Intxaustierrota: Gipuzkoako zeramika-errota bakarra

2024 / 05 / 12
Erroten eguna-Anduetza

Zegaman, Gipuzkoan bakarra den zeramika-errota bat erakutsiko da, Intxaustierrota. Gipuzkoan dagoen zeramika errota bakarra da. XX. mende hasieran eraiki zuen Zegamako eltzegile batek, buztina irabiatu eta bernizak ehotzeko. Errekaren beste aldean Intxausti baserria dago. Garai batean buztina lantzeko labea zegoen eta zeramika ontziak lehortzeko gune bezala ere erabiltzen zen.

Errotak gure ondare historiko, teknologiko, antropologiko eta etnografikoaren parte dira. Mende askotan zehar garrantzi handia izan dute Gipuzkoako garapen sozial, ekonomiko eta industrialean. Lurraldearen antolaketaren eta giza jardueraren adierazpenik esanguratsuenetako bat dira, ondare adierazgarria, gizakiak bere ingurunearekin dituen harremanei buruz hitz egiten duena, eta gure kulturaren eta historiaren parte diren iraganeko bizimoduei buruz hitz egiten duena.

Bisita gidatua 11:00etan izango da Intxaustierrotan bertan. Jarduera dohainik da baina izena ematea ezinbestekoa da.