Atzealdea Iturraran Parketxean grabatutako Woody Allen-en azken filmaren trailerrarekin batera iraila ekintzez oparoa Pagoeta Natura Parkean
Woody Allen-en Rifkin's festival filmearen trailerra / Trailer de la última película de Woody Allen, Rifkin's festival
Bisita gidatuak, ibilaldi gidatuak, orientazio jolasak eta beste hainbat jarduera berezi egiteko aukera izango du gerturatzen den orok, naturaz gozatzeaz gain. Beti ere, izena eman aurrez!
Astebukaerero, larunbat eta igandeetan, Iturraranetik gertu aurkitzen diren Agorregiko burdinola eta errotak bisitatzeko aukera izango da. Dohako bisita izan arren, sarrera hartu behar da Iturraranen 11:00ak aurretik.
Larunbatero Galdutako erlearen bila orientazio jolasa izango dugu, talde txikian burutzeko, eta erlategira bixita eginaz bukatuko dugu jarduera hau.
Igandeetan aldiz, 13:00etan, erlategira bisita gidatua izango dugu, erlauntza baten irekiera ikusteko.
Bestalde, baditugu beste zenbait bisita edo jarduera taldeentzako aproposak: Basoko animalien bila, Laurgaingo txutxu-mutxuak eta Natura besarkatuz, besteak beste, aurrez eguna jarrita.
Beraz, badago zer egin, zer ikusi eta zertaz gozatu gure inguruan.
Informazio gehiagorako eta izena emateko, 943 83 53 89 zenbakira deitu edo iturraran@gipuzkoanatura.eus helbidera idatzi.