Erakusleak
Mundu guztiko landare bildumak erakusgarri izando dira Landare Berezien 19. Azokan
Kontinente guztietako landare eta loreak ezagutu eta erosteko aukera paregabea eskainiko du beste behin Iturrarango Landare Berezien Azokak apirilaren 29an eta 30ean egingo den 19. edizioan.
Edizio honetan, Frantzia, Espainia eta Euskal Herriko 50 mintegik beren aleak ikusgai eta salgai jarriko dituzte Iturrarango Lorategi Botanikoan. Landare asko gure artean ezezagunak badira ere, arazorik gabe lorategietan edo etxeko leihoetan zaindu ditzakegun lore eta landareak aurkitu ahalko dituzte norbanako zein bildumagileek.

Historia
Daniel eta Jacky Labarberen mintegiak, Laplume-ko baserrian, duela 25 urte hasi zuen bere ibilbidea. 3 hektareatako lursailak ditu, laku bat oso gertu du eta lursail menditsuez inguratua dago. Iris germanica-ren 4.000 barietate ezberdin laboratzen ditu.
Zergatik
Hasieran, Daniel 6 Iris barietaterekin soilik hasi zen, baina katalogo espezializatu bat arakatuz, beste hainbat barietatek dituzten koloreekin maitemindu zen.
Hor hasi zen gaur egungo bilduma osatzen. Irakasle italiar batekin, Ardècheko beste bildumagile batekin (Bretainia), hainbat barietate elkar trukatuz eta Australiatik ere barietate berriak erosiz, pixkanaka bilduma handitzen joan zen.
Barietateak
Mintegian izen arraroak dituzten barietate berriak aurkitu daitezke: "Polka", "Falcom milenium". Askok 2 koloretako loreak dituzte.