Erakusleak

 

Mundu guztiko landare bildumak erakusgarri izando dira Landare Berezien 18. Azokan

Kontinente guztietako landare eta loreak ezagutu eta erosteko aukera paregabea eskainiko du beste behin Iturrarango Landare Berezien Azokak apirilaren 23an eta 24ean egingo den 18. edizioan. 

Edizio honetan, Frantzia, Espainia eta Euskal Herriko 47 mintegik beren aleak ikusgai eta salgai jarriko dituzte Iturrarango Lorategi Botanikoan. Landare asko gure artean ezezagunak badira ere, arazorik gabe lorategietan edo etxeko leihoetan zaindu ditzakegun lore eta landareak aurkitu ahalko dituzte norbanako zein bildumagileek.

 

 

Irun Bonsai

Irun Bonsai

Javier Lumbreras

IRUN BONSAI C/Prudencia Arbide, 24, Entrada por callejón Olaketa s/n. C.P.20304

irunbonsai@gmail.com

00 34 699 11 48 23

Espezialitatea

Bonsaiak

Historia

IRUN BONSAI, bonsai-hazkuntzan espezializatutako haztegi gisa inauguratu zen 2004ko martxoaren 14an. Negutegia, denda eta erakusketa aretoa ditugu. Urtero, bonsaiak nola egiten diren ikasteko tailerrak eta ikastaroak burutzen ditugu.

Mintegian jatorri desberdinetako bonsai-espezieak aurkituko dituzue. Eta horretaz gain, urtero, Japoniatik hainbat bonsai espezie ere inportatzen ditugu.

Substratuak, loreontziak, tresnak, ongarriak eta bonsaiaren artearekin zerikusia duen guztia ere eskaintzen dugu. Nahi izanez gero, mantentze-zerbitzua, zainketa eta berreskuratze-zerbitzua ere eskaintzen dugu.

Naturaz ahalik eta gehien gozatzeko behar den laguntza ematea da gure helburua.

Zergatik

Zer da niretzat bildumako landare bat?

Arreta eta estimu handiz zaindu eta mantenduko dugun eta ezaugarri bereziak dituen landare bat da, nire ustetan, bildumako landare bat.

Barietateak

Bonsaien kasuan, barietatea baino garrantzitsuagoa da haren estetika eta prestakuntza. Baina, aldi berean, ezohiko espezie eta barietate ugari ditugu. Acer palmatum, Rhododendron indicum eta abarren barietateak, adibidez.

Beste azokak

Puntualki, hainbat Bonsai azoketan parte hartu izan dut. Adibidez, Gasteizko Tantai azokan eta baita, Leioako Bost Kontinenteetako landare azokan ere.

Multimedia