Atzealdea Jentilak, Olentzero eta Mari Domingi
Hemen da... badator urteroko legez... gabonetako IBILALDI MAGIKOA ARALARREN!
Laister izango dugu aukera, pagadiz, goroldioz eta orbelez betetako ingurune magikoan murgiltzeko eta bertan bizi diren gizakien eta izakien artean ibiltzeko. Aralarko Ibilaldi Magikoa, ABENDUAREN 22an izango da eta sarrerak www.jentilbaratza.eus webgunean jarriko dira salgai ABENDUAREN 4ean goizeko 10:00etan.
Zatoz magiaz beteriko goiza bizitzera!
Ohar garrantzitsuak:
- Gehienez 6 sarrera hartzea egongo da aldiko. Sarrerak Lizarrustiko parketxean erakutsi beharko dira egunean bertan.
- Sarrerak erreserba egiterakoan ordainduko dira.
- 3 urtetik gorako haurrentzako eta familientzako ekintza bat da.
- Olentzerori eta Mari Domingiri eskutitza emateko aukera egongo da.
- Ibilbidearen lehen zatian aldapa pikoa dago. Oinetako eta jantzi egokiak eraman behar dira.
INFORMAZIO GEHIAGORAKO: Barandiaran Museoa 943 18 03 35 / 688 895 069 / barandiaran@gipuzkoanatura.eus